Lizuan.com ISB 64 - Mondragon Unibertsitarea 57

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2013ko urt. 16a, 14:48
2012 urtea bi porrotekin amaitu ondoren, urte berria garaipenaren zapore gozoarekin hasi dute Lizuan.com taldeko mutilek.
Argazkia: Iraurgi SB
Argazkia: Iraurgi SB

Lehenengo Maila. Garaipen denek ez dute zapore berdina izaten eta larunbatean lortutakoak, hurrengo partiduetan berdin jarraitzeko balio behar du, aurreneko itzulia amaitzeko geratzen diren bi aurkariek ez dituztelako gauzak erraz jarriko.

Arrasatakoen aurkako partiduak, uste zen gidoia izan zuen, partidu bizia, intentsitate handikoa eta momentu batzuetan nahiko gogorra. Bi taldeek nahi zuten garaipena eta horrek markagailuan berdintasun handia erakutsi zuen, bi aldeek izandako aldeak oso txikiak izan bait ziren uneoro. Aipatzekoa Aitor Zubizarreta juniorraren lan bikaina bere 23 punturekin Lizuan.com taldeko onena izan zelako.

Hurrengo astean Ordizin jokatuko dute arratsaldeko 16:00, garaipena helburu San Sebastian bezperan astebukaera borobil bati hasiera emateko.

EGURRE LIZUAN!!!