Plastikozko pinua, eta hondakin gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2024ko urt. 9a, 08:56
Plastikozko pinua, ontzi beltza eta gurpila, Urola ibaiaren bazterrean. (Utzitakoa)

Estazioko zubitik gertu ibai bazterrean hondakinak kendu beharrean, gehitzen ari direla salatu du duela ia hilabete kexa Uztarriara igorri zuen herritarrak.

Duela ia hilabete, plastikozko Gabonetako zuhaitz zuri batek Urola ibaiaren bazterrean botata asteak zeramatzala salatzeko jo zuen Uztarriara herritar batek. Herritar berak salaketa berritu eta zabaldu egin du oraingoan; izan ere, plastikozko zuhaitz zuriak lehengo tokian jarraitzen du, Estazioko zubitik gertu, eta metro gutxira hondakin gehiago agertu dira.

Herritar horrek Uztarriara bidalitako argazki honetan, aipatutako zuhaitzaz gain, plastikozko ontzi beltz handi bat eta bizikleta gurpil bat ikus daitezke ibai ertz horretan, metro gutxiren barruan.