Olazko Amaren Plazan ere, beiraren edukiontzia gainezka

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko urt. 10a, 10:22

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkian ikusten denez, Olazko Amaren Plazako beiraren edukiontzia gainezka zegoen atzo. Herriko "zaborraren kudeaketa kaskarra" salatu du hark.

Duela bi egun, herritar batek kexa bidali zuen Uztarriara, Soreasu auzoko beiraren edukiontzia gainezka zegoela eta. Gaur, beste herritar batek Olazko Amaren Plazan ere antzeko arazoa dutela adierazi du. Hain zuzen ere, atzo ateratako argazki hau bidali du, mezu honekin: "Soreasuko edukiontziak ez dira gainezka dauden bakarrak: urte berria hasi denetik Olazko Amaren Plazako edukiontzi berdea ere horrela dago. Azpeitian, Gipuzkoako osoko uraren kuota garestiena izateaz gain, zaborraren kudeaketa kaskarrena al daukagu?".