Beiraren kamioia pasatzen ez dela eta, kexa

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2022ko urt. 8a, 10:15

Beira biltzeko kamioia Soreasu auzotik askotan ez dela igarotzen salatu du herritar batek, eta edukiontziak askotan gainezka egon ohi direla azaldu du.

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Hark salatu duenez, Soreasu auzoko atzealdeko beiraren edukiontzia askotan gainezka egon ohi da, hondakin horiek biltzeko kamioia bertatik pasatzen ez delako. Haren arabera, ez da gauza bera gertatzen den lehen aldia, eta hori dela eta, kexu agertu da.