Seinaleak erdara hutsean

Erabiltzailearen aurpegia Herritarren leihotxoa 2021ko urr. 14a, 08:41

Lasaoko ur araztegian egiten ari diren lanetan ohartarazpen seinaleak euskaraz ez daudela eta, hizkuntz paisaiari lotutako arauetan udala "erlaxatzen" ari ote den galdetu du argazkia Uztarriara bidali duenak.

"Lasaoko araztegiko obrak direla-eta bidegorrian jarri dituzten seinaleetan ez dago testu asko, baina dagoen apur hori dena erdara hutsean dago. Uste nuen udalak bazuela horrelakoetarako araudi bat, hizkuntz paisaian euskararen presentzia bermatzeko, baina azkenaldian alde horretatik erlaxatzen ez ote den ari iiruditzen zait, ez baita antzeko seinaleak gaztelania hutsean ikusten ditudan lehen aldia", azaldu du argazkia eta mezua igorri dituen herritarrak.

"Gainera, obra horiek erakunde publikoen kontura egiten ari direnez, are okerrago iruditzen zait utzikeria", gaineratu du herritar horrek.