Santioak eta saninazioak 2023

Gaur eta bihar eman ahalko da izena San Inazio bezperako herri bazkarirako

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2023ko uzt. 26a, 12:47
Aurreko urteko herri bazkariko argazkia.

17:00etatik 20:00etara izango da bazkarirako txartelak eta aurtengo kamisetak erosteko aukera plazako arkupeetan. Kamisetak bost eurotan izango dira eskuragarri, bazkarirako txartelak hamar eurotan, eta biak hamahiru euroren truke eskuratu ahal izango dituzte bertaratzen direnek.

Urtero legez, herri bazkaria antolatu du Haujijijai batzordeak San Inazio bezperarako, hilaren 30a, eta otordurako txartelak eta aurtengo kamisetak eskuratzeko aukera izango da gaur eta bihar. 17:00etatik 20:00etara jarriko dituzte horiek salgai, plazako arkupeetan. Aurten lehenengo aldiz, Haujijijai batzordekoek Marea Urdineko kideen laguntza jasoko dute txartelen salmentan eta beste zenbait ekintzatan.

Bazkarirako txartelek hamar euroko prezioa dute, kamiseta bost euro ordaindu beharko da, eta biak batera eskuratzea nahi dituztenek hamahiru euro ordaindu beharko dituzte.

Duela aste batzuk aurkeztutako logo eta lelo berria izango dute kamisetek. Beraz, Haujijijai batzordeak horiek erostera animatu ditu herritarrak, festak arroxaz janzteko.