Haujijijaik aukeratu du logo berria

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2023ko eka. 22a, 15:08
Logo berria.

Hoi den/k roxakaie lelo hartuta saninazioetarako kamisetentzako logo lehiaketa egin du Haujijijai festa batzordeak. Aukeratu dute irudi berria.

Saninazioak prestatzeko lanean hasita dira Haujijijai batzordeko kideak. Lan horien barruan, logo lehiaketa prestatu dute, festetako kamiseten diseinu berria egiteko. Sortutako irudian Hoi den/k roxakaie leloa eta Haujiren irudia jaso beharko ziren gutxienez.  Logo proposamenak jaso dituzte, baita irabazlea aukeratu ere.