Astelehenera arte eman ahalko da izena udaleku irekietan

Erabiltzailearen aurpegia Gazte Informazio Bulegoa 2021ko mai. 28a, 17:09

Online egin beharko da izen-ematea udalaren Azpeitia.eus webgunearen bidez. Horrez gain, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako udalekuen berri datorren astean emango dute.

Dagoeneko zabaldu dute udako udaleku irekietan izena emateko epea, eta astelehenera arte egongo da horretarako aukera. Aurten, egoerak bultzatuta, online egin beharko da izen-ematea udalaren Azpeitia.eus webgunearen bidez. Dena den, Gazte Informazio Bulegora joanda (Sindikatu Zaharreko lehenengo solairua) edo 943-15 71 60 ala 943-15 71 61 telefonoetara deituta eskainiko dute edozein zalantza argitzeko laguntza.

DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko udalekuen inguruko informazioa, berriz, datorren astean emango dute, eta izena emateko prozedura nolakoa izango den ere orduan azalduko dute.