A30 greba feminista orokorra

Greba Feminista Orokorrarekin bat!

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2023ko aza. 29a, 11:11

EH Bilduk bat egin du biharko greba feminista orokorrarekin, eta herritarrei dei egin die mobilizazioetan parte hartzeko.

Zaintza eskubide kolektiboaren alde greba orokorra deitu du mugimendu feministak azaroaren 30erako, eta deia zabaldu du zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde kalera ateratzeko: "Pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka, zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi garen emakumeon eskubideen alde, egungo sistema mantentzen dutenei ardura eta erantzukizuna exijitzeko".

EH Bilduk ere bat egiten du grebarekin eta dei egiten die herritarrei egun horretarako antolatu diren ekimenetan parte har dezaten.

11:30ean abiatuko da Azpeitiko mobilizazioa, Jose Antonio Agirre plazatik.