Hedabide honek atal honetan bilduko ditu azaroaren 30erako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba feminista orokorrari lotutako albiste eta eduki guztiak.
Zaintzarako eskubide kolektiboaren alde, aldarriz bete dituzte eskualdeko kaleak

Maialen Etxaniz 2023 aza 30 Azpeitia

Gaur greba eguna da, eta eguraldiak ez ditu isildu aldarriak Urola Kostako herrietan. Goizean goizetik, asko izan dira grebara deitzen egin dituzten protestak; izan ere, piketeak eta errepide mozketak egin dituzte herrietako sarrera irteeretan, industrialdeetan zein kaleetan. Horien ostean hasi dira manifestazio nagusiak, eragile feministek deituta eta zaintza sistema publiko komunitarioa aldarri. Egunak utzi dituen irudiekin eta adierazpenekin osatutako bideoa da honako hau. 

Zaintzaren aulki hutsak betez

Mireia Galarza Bastida, Urtzi Oteiza eta Gorka Eizagirre 2023 aza 23 Azpeitia

Zaintza sarea proiektuz osatuz

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 aza 16 gizartea