Euskara

Ikasberri kirol elkarteak ere babesa agertu dio Euskaraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian | 2018-12-03 : 11:03

Euskaraldia amaitzeko atzera kontua hasi bada ere, egitasmoak atxikimenduak jasotzen jarraitzen du. Atzo, igandea, Ikasberri kirol elkarteko talde nagusian jokatzen duten mutilek kirol klubaren izenean Euskaraldiari babesa agertzeko argazkia atera zuten...

Leire Rezabal: "Euskaraz gehiago hitz egiteko saiakera egin dut Euskaraldiarekin"

Uztarria.eus | 2018-12-02 : 19:03 | Euskara

Etxean euskaraz hitz egiteko joera izan du betitik Leire Rezabalek (Azpeitia, 1991). Lagun giroa eta kuadrilla, aldiz, elebia du; gaztelaniaz nahiz euskaraz hitz egiten dute. Euskaraldiarekin euskararen erabilera "serioago" hartu duela dio Rezabalek. Ahobizi rolean aritu da, eta bera da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko hamargarren elkarrizketatua.

 

Euskaraldia, eragiteko eta ospatzeko

Uztarria.eus | 2018-12-01 : 15:44 | Euskara

 

Eguneroko praktikarekin Euskaraldiarekin bat egiteaz gain, ospatzeko ere baliatu du Elkar-ekinek euskararen erabilera bultzatzeko ariketa soziala. Atzo, Euskaraldiaren harira prestatutako jaialditxoa egin zuten Soreasuko Elkargunean. Ujala Mehreen-en hitzartzearekin hasi...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Miren Alcedo: "Azpeitiko Epaitegietan euskara entzutea arrunt bilakatu da"

Uztarria.eus | 2018-12-01 : 11:20 | Euskara

Azpeitiko Epaitegietan egiten du lan Alcedok (Portugalete, 1963). Auzitegi klinikoan aritzen da eta demandak ere erregistratzen ditu. Bere lantokian euskararen egoera asko aldatu dela dio, hobera. Hala ere, justizia administrazioan "murrizketen lehen biktima euskara" izan zela nabarmendu du, eta zeregin asko dagoela euskararen erabilera normalizatzeko. Bera da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko bederatzigarren elkarrizketatua.

 

Eneritz Aranburu: "Medikuak hizkuntza arrotz bat erabiltzen badu, umea ez da lasai egongo"

Uztarria.eus | 2018-11-30 : 10:59 | Euskara

Hiru seme-alaba ditu Eneritz Aranburu Segurolak (Azpeitia, 1981), eta haiekin medikuarenera joan izan denean, tarteka tokatu zaizkio euskara ez dakiten pediatrak edo erizainak. Hori aldatzea ezinbestekoa iruditzen zaio Aranbururi; bera da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko zortzigarren elkarrizketatua.

 

Maria Luisa Cantos: "Xume bada ere, beti jarraituko dut euskararekin harremanetan"

Uztarria.eus | 2018-11-29 : 10:44 | Euskara

Maria Luisa Cantos (La Garrovilla, Extremadura, Espainia, 1958) 60. hamarkadan iritsi zen Azpeitira, eta orduz geroztik bertan bizi da. Gaztetan, giro euskaldunak harrapatu zuen; lantokian aurrena, eta senarraren lagunartean eta familian, gero. Belarriprest rola hartu du Euskaraldian, nahiz eta pentsatzen duen beti izan duela belarria euskara entzuteko prest. Cantos da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko zazpigarren elkarrizketatua.

 

Euskaraldiko bukaera ekitaldia egingo dugu astelehenean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-29 : 09:30 | Euskara

18:30ean hasita, egingo dute ekitaldia Sanagustin kulturgunean. Hainbat herritarrek hartuko dute hitza, 11 egun hauetako esperientziak kontatzeko; datuen azalpen laburra egingo da, eta luntxa egingo dugu ondoren.

 

Datorren astean banatuko dituzte Errigorako saskiak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2018-11-28 : 11:29 | Euskara

Errigorako saskiak iritsi dira Azpeitira, eta datorren astean egingo da horien banaketa. Saskia Orkatz kultur...

Iñigo Soraluze: "Unibertsitatean, ahal dudanarekin euskaraz hitz egiten jarraitzen dut"

Uztarria.eus | 2018-11-28 : 10:48 | Euskara

Iñigo Soraluzek (Azpeitia, 1997) Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen Huhezi fakultatean ikasten du. Duela hiru urte, ikasketa eremua aldatu zitzaion Soraluzeri, baina, horrez gain, euskararen erabileraren beste errealitate batekin egin zuen topo. Ahobizi rola hartu du Euskaraldian, eta Unibertsitateko bere bizipenen berri eman du; Soraluze da Euskaraldiaren 11 ertzak serieko seigarren elkarrizketatua.

 

Hiromi Yoshidaren Tokioko ikasleek ere bat egin dute Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-27 : 17:49 | Euskara

Japoniara ere iritsi da Euskaraldiaren olatua. Tokioko Waseda unibertsitatean euskara ikasten ari den ikasle talde batek bideo hau grabatu du beren atxikimendua adierazteko. Hiromi Yoshida japoniar hizkuntzalari azpeitiartuaren ikasleak dira...

Erika Olaizola: "Hizkuntzarekiko kontzientzia izan behar dugu sare sozialak erabiltzerakoan"

Uztarria.eus | 2018-11-27 : 12:00 | Euskara

Sare sozialetan hainbat hizkuntza erabili ohi du jendeak, baina Erika Olaizola aktoreak (Azpeitia,1989) euskaraz egiten ditu argitalpen ia guztiak. Ahobizi rola hartu du Euskaraldian, eta sare sozialetan euskara erabiltzeak duen garrantziaz hitz egin du; bera da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko bosgarren elkarrizketatua.

 

Euskararen aldeko jaialditxoa izango da ostiralean Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | 2018-11-27 : 10:08 | Euskara

Elkar-ekin taldeak bat egin du Euskaraldiarekin, eta egitasmoak proposatzen duen ariketa soziala modu praktikoan garatzen ari da egunotan Elkargunean.

Elkargunean txandak egiten ari diren pertsonek 'ahobizi' papera hartu dute, eta...

ISB, Lagun Onak futbol taldea eta liburutegiko nahiz Eroskiko langileak, Euskaraldiarekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-26 : 16:16 | Euskara

 

Atxikimenduak jasotzen jarraitzen du Euskaraldiak. Oraingoan, Azpeitiko kirol taldeetako lagunek eta herriko hainbat zerbitzutako langileek eman diote babesa euskara sustatzeko ariketa sozialari. Hain zuzen, Iraurgi SBko bi talde nagusiek, Juaristi...

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Carlos Paredes: "Hemen, zorionez, euskara ikastea nahi duenak eskura dauka aukera"

Uztarria.eus | 2018-11-26 : 11:05 | Euskara

Guraso erdaldunen semea, gaztetan euskaldundu zen Carlos Paredes (Azkoitia, 1971), bere kabuz hasieran eta euskaltegian ondoren; ahobizi rola hartu du Euskaraldian. Paredes da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko laugarren elkarrizketatua.

 

Euskara Patronatuan jaso daitezke Euskaraldiko txapak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia da hau Euskaraldia Azpeitian | 2018-11-26 : 11:30 | Euskara

Lau egun pasatu dira Euskaraldia ariketa sozialari hasiera eman genionetik. Herritarren babesa sentitu dugu azken egunetan, eta eskerrak eman nahi dizkiegu 11 egunotan ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa hartu duten...

 

Iban Amenabar: "Zientziaren baloreak gizartean txertatzeko garrantzitsua da zientzia euskaraz sortzea"

Uztarria.eus | 2018-11-25 : 11:25 | Euskara

Iban Amenabar zientzialariak (Azpeitia, 1982) ikerketa zentro batean egiten du lan, eta ahobizi rola hartu du Euskaraldiak iraungo duen 11 egunetarako. Hark azaldu duenez, ingelesa dute lanerako hizkuntza, baina laneko hizkuntz ohituretan badutela zer aldatu nabarmendu du. Amenabar da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko hirugarren elkarrizketatua.

 

Maite Aramendi: "Erakundeetako langileok ardura dugu erreferente izateko eta herritarrei lehen hitza euskaraz egiteko"

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 11:08 | Euskara

Maite Aramendi Ibaieta (Azpeitia, 1985) Donostiako Udaleko teknikari juridikoa da, eta hark ahobizi rola hartu du Euskaraldia ariketa sozialean. Argi du administrazio publikoan ez direla beti errespetatzen herritarren hizkuntza hautuak, eta uste du Euskaraldia bezalako egitasmoek lagundu dezaketela hizkuntza ohiturak-eta aldatzen. Aramendi da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko bigarren elkarrizketatua.

 

Musikarekin ekin diote Euskaraldiari

Uztarria.eus | 2018-11-24 : 09:28 | Euskara

 

Atzo, azaroak 23, hasi zen Euskaraldia, eta horren harira, egitasmoaren hasiera festa izan zen Azpeitian. Musika izan zen protagonista. Izan ere, 11 zuziri bota ostean, 18:45 aldera, Juan Antxieta...

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Iñaki Bastida: "Euskaraz abestuko ez bagenu, ez ginateke Egurra ta Kitto izango"

Uztarria.eus | 2018-11-23 : 12:26 | Euskara

Iñaki Bastida (Azpeitia, 1991) Egurra ta Kitto musika taldeko bateria-jotzaileak ahobizi rola hartuko du gaurtik abenduaren 3a bitartean. Musika taldeak euskara hutsean egiten ditu abestien hitzak. Bastida da Uztarriaren Euskaraldiaren 11 ertzak serieko lehen elkarrizketatua.

 

Euskaraldiaren aldeko aldarria, Loiolako basilikaren puntatik

Erabiltzailearen aurpegia da hau Di-da! | 2018-11-23 : 11:22 | Euskara

Gaur, azaroak 23, hasi da Euskaraldia ariketa soziala, eta dagoeneko hasi da egitasmoa irudi bereziak uzten. Bideoan ikus daitekeenez, belarriprest rola hartu duen lagun bat Loiolako basilikaren puntara igo da...

Emaitzak: 749 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 ... 35 36 37 38