23. Korrika

Jolasean eta marraztuz hasi dute Harro Euskaraz Eguna

Urtzi Oteiza eta Nerea Uranga 2024ko mar. 16a, 14:00

23. Korrikaren etorrerarako herria girotzeko Harro Euskaraz Eguna ospatzen ari dira gaur herriko plazan. Jolasak, marrazkiak... egin dituzte haurrek eguerdian. Iluntzera arte izango dira eguneko ekitaldiak.

Harro Euskaraz Eguna jolasean, marrazten eta musikarekin hasi dute haur eta gazteek. Eguerdian, jolasak eta marrazkiak egin dituzte herriko plazan bildutako dozenaka haurrek, hainbat gaztek lagunduta. 13:00etan, berriz, trikipoteoa egin dute.

15:00etan 50 lagun inguru bilduko dira Azoka Plazan bazkaltzeko, eta bazkalondoan bingo musikatua egingo dute. Harro Euskaraz Eguna bukatzeko, 19:00etatik aurrera, Skapaie elektrotxaranga ibiliko da kalean.