23. Korrika

Korrika Txikiak hartu ditu kaleak arratsaldean

Urtzi Oteiza 2024ko mar. 19a, 19:59

Korrika Txikiak hartu ditu kaleak arratsaldean, 23. Korrika herrira iritsi aurretik. 15:30ean Sanjuandegiko igerilekuaren aurrean hasi dute Korrika Txikia herriko ikastetxeetako ikasleek, eta lekukoa elkarri pasatuz, auzoz auzo eta kalez kale, herriko plazara arteko ibilbidea osatu dute. Ondoren, lekukoaren barruan zegoen mezua irakurri dute udaletxeko balkoian, eta festa giroan amaitu dute euskararen aldeko ekintza.