Piaspe proiektu eolikoa

Piaspe proiektu eolikoaren gainean egin duen maketa ikusgai jarri du Sañu Bizirik-ek

Mailo Oiarzabal 2024ko api. 10a, 10:30
Piasperen gaineko maketa, Foru Ibilbidean. (Mailo Oiarzabal)

Foru Ibilbideko 3. zenbakiko lokalaren erakusleihoan jarri dute, Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta zapatuan herrian egingo den jardunaldi nazionalaren atarian.

Statkraft Norvegiako enpresaren Piaspe proiektua aurrera ateratzen bada Sañoa mendiaren gainaldean jarriko dituzten 200 metrotik gorako altuerako bost aesorgailuak eta horien bueltan eraikiko liratekeen beste azpiegiturak irudikatzen dituen maketa ikusgai jarri du Sañu Bizirik taldeak, Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta zapatuan herrian egingo den jardunaldi nazionalaren atarian. Foru Ibilbideko 3. zenbakiko lokalaren erakusleihoan jarri dute maketa.

Otsailaren 28an Sañu Bizirikek Piaspez azalpenak emateko egin zuen batzar informatiboan izan zirenek izan zuten maketa hori ikusteko aukera, taldeak orduan jarri zuen-eta lehen aldiz jendaurrean.

Zapatuko jardunaldiarekin lotuta, berriz, Hamaika erakusketa ibiltaria ere ikusgai dago egunotan, Sanagustinen.