Egiguren V.a azpitxapeldun izan da Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketan

Anartz Izagirre 2022ko aza. 13a, 12:58
Egiguren V.a eta Salaberria, atzoko partida amaitu ostean. (Aspe pelota)

Atzo, zapatua, Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala jokatu zuten Egiguren V.ak eta Salaberriak, eta azpeitiarrak ezin izan zuen goizuetarra mendean hartu. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu zuten partida.

Promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren txapelak ihes egin dio Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarrari. Atzo, zapatua, jokatu zuen finala Iruñeko Labrit pilotalekuan Iker Salaberriaren aurka, eta goizuetarra gehiago izan zen kantxan. Partidaren zenbait unetan aurretik ibili zen azpeitiarra, baina une batetik aurrera Salaberriak aurre hartu zuen, eta 16-22 amaitu zen norgehiagoka.

Ez da Promozio mailako lau eta erdiko finala jokatzen duen aurreneko aldia izan Egigurenentzat; 2020an ere jokatu zuen, Elordiren aurka, eta 22 eta 5 galdu zuen orduko hartan.