Pidcock nagusi Alpe d'Huezen, eta aldaketa Pourraren buruan

Erredakzioa 2022ko uzt. 14a, 18:34

Tom Pidcockentzat izan da Alpeetako bigarren etapa nagusia, Tourreko hamabigarrena, Alpe d'Huez gailur ezagunean bukatu dena. Eguneko ihesalditik aurrean eutsi diotenen artean erabaki da etapa. Sailkapeneko lehen postuei dagokienez, Bardet bigarren tokitik laugarrenera atzeratu da, eta Geraint Thomas sartu da behin-behineko podiumean, Vingegaarden eta Pogacarren ondotik.

Uztarriaren Pourrean, aldiz, aldaketa gertatu da lehen postuan, eta orain Puila da taldeen sailkapenaren buruan dagoena. Saridunen behin-behineko sailkapena, berriz, honela dago.