eka 30, 18:46 kirola
Bihar hasiko da 2022ko Frantziako Tourra, eta bihar jarriko du martxan Uztarriak aurtengo Pourra. Hain zuzen ere, bihar 14:00etan bukatuko da Pourrarako taldeak aurkezteko epea. Amaia, Bixker, Etxe-Zuri, Jim Clark, Korrale eta Sanagustin tabernetan, Zuar kafetegian nahiz Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ziklos Beni dendetan egin daitezke apustuak, baita Uztarriaren egoitzan ere.