Bob Jungels nagusi Aigle eta Chatel les Portes du Soleil arteko etapan

Julene Frantzesena 2022ko uzt. 10a, 17:41

Frantziako Tourreko bederatzigarren etapa izan da gaur Aigle eta Chatel les Portes du Soleil artean, eta Bob Jungels nagusitu da. Hark garaipen argia erdietsi du; izan ere, lasterketako azken 60 kilometroak bakarrik egin ditu, ihes eginda. Jonathan Castroviejo eta Carlos Verona sailktu dira bigarren eta hirugarrena, etaparen azken txanpan Thibau Pinot gaindituta.

Pogacarrek jarraitzen du Tourreko lider, nahiz eta gaur bosgarren bukatu duen etapa. Uztarriaren Pourrean, atzoko gisan, Markexa taldea dago lehen postuan; honako loturan ikus daiteke sailkapen osoa, eta hemen, saridunen behin-behineko zerrenda.