Van Aertek bigarrena Lausanan, eta lider berria Pourraren sailkapenean

Uztarria.eus 2022ko uzt. 9a, 17:56

Suitzako lurretan irabazi du Wout Van Aertek aurtengo Tourrean bere bigarren etapa. Dole eta Lausana artean jokatu dute zortzigarrena, eta erregulartasunaren maillotaren jabea izan da azkarrena Lausanako olinpiar estadioko muinoko helmugan.

Pogacar liderrak gainsaria lortu du gaur ere, hirugarren iritsita –Michael Matthews izan da bigarrena–. Uztarriaren Pourrean, berriz, aldaketa izan da sailkapenaren buruan eta Markexa taldea dago orain lehen postuan; honako loturan ikus daiteke sailkapen osoa, eta hemen, saridunen behin-behineko zerrenda.