Pogacar berriro nagusi, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Uztarria.eus 2022ko uzt. 8a, 17:31

Atzo estreinakoa, eta bigarrena gaur, mendiko lehendabizikoan. Tadej Pogacarrentzat izan da Tourreko zazpigarren etapa ere, Tomblainen hasi eta La Super Planche des Belles Filleseko tontorrean bukatu dena. 2020ko eta 2021eko irabazlea bere hirugarren Tourraren bila doa, bide ezinhobetik, momentuz.

Pogacarrek mantendu eta sendotu egin du atzo eskuratu zuen lidergoa. Uztarriaren Pourrean, aldiz, aldaketa egon da lehen postuan gaurko emaitzen ondoren, eta Roberto Taxistie taldeak berreskuratu du lidergoa; hona hemen, taldeen sailkapen osoa. Eta hemen, saridunen behin-behineko zerrenda.