Pogacar garaile eta lider berri, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Uztarria.eus 2022ko uzt. 7a, 17:08

Seigarren etapan, Binche eta Longwy artekoan, estreinatu du Tadej Pogacarrek 2022ko Tourreko bere garaipen zerrenda; eta, horrekin batera, sailkapenaren buru berria da Tourraren azken urteetako izar nagusia.

Gaurko etaparen emaitzekin eguneratu du Uztarriak Pourraren sailkapena. Tourrekoan ez bezala, aurreneko tokian aldaketarik ez, eta Puila taldeak jarraitzen du lehen postuan. Bestetik, hau da sarituen behin-behineko zerrenda.