Laugarrengoan bai Van Aertek, eta aldaketak Pourraren sailkapenean

Uztarria.eus 2022ko uzt. 5a, 18:00

Lehen hiru etapetan bigarren sailkatu ondoren, Tourraren egungo liderrak lortu du azkenean aurtengo bere lehen garaipena Frantziako lasterketa nagusian. Wout Van Aert (Jumbo Visma) flandiarrak irabazi du gaur Dunkerke eta Calais artean jokatutako etapa, Tourreko laugarrena, bukatzeko hamar kilometro falta zirela erasoa jo eta bakarrik helmugaratuta.

Uztarriaren Pourraren sailkapen nagusian aldaketak izan dira gaur, Puilak hartu baitu burua. Honela dago taldeen sailkapena laugarren etaparen ondoren, eta hau da saridunen behin-behineko zerrenda.