Hirugarren etapa Groenewegenentzat, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Uztarria.eus 2022ko uzt. 3a, 17:47

Tourreko 3. etapa izan da gaur, igandearekin, Vejle eta Sonderborg artean, eta Dylan Groenewegen izan da azkarrena, estu-estua izan den sprintean nagusituta. Izan ere, 182 kilometroko etapa helmugan erabaki da. Dena den, Wout van Aer da sailkapen orokorreko burua gaur-gaurkoz. Bihar atsedena izango da Tourrean, eta etzi izango da laugarren etapa.

Uztarriaren Pourrako apustu ugaritan ageri da Groenenwegen. Hain zuzen, 252 apustutako zerrendan sartu dute herritarrek txirrindulari hori, hau da, apustuen %74,21etan. Gaurko Vejle-Sonderborg etaparen ostean, modu honetan gelditu da Uztarriako Pourraren sailkapena.