Kultur taldeak

Metal Boskotea

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 2003. 

Egoitza: Udal Musika Bandaren lokala, Soreasu.

Atari digitala:

Harremanetarako: Agustin Jimenez (agusjl74@gmail.com).

Historia: Azpeitiko Metal Boskotea, aire metalezko musika musika talde bat da (2003). Haren asmoa, metal boskoteko musika lantzea da, horrelako taldeek ematen dituzten aukera desberdinak jorratzeko asmoarekin. Musika mota desberdinak lantzen ditu: musika klasikoa, musika garaikidea, euskal kantak...

Jarduera: metal boskote batek eskaintzen dituen musika jardueraz gain (kontzertuak, txistu alardeak, ospakizun bereziak), musika ekintza desberdinak ere antolatu izan ditu: Tuba Jaialdia eta Metal Topaketak. Jaialdi edo topaketetan, maisu gelak, erakusketak edota kontzertu bereziak antolatu izan ditu; besteak beste, Kepa Junkera, Korrontzi, Spanish Brass, Zigor Iturreta eta Euskadi Brassekin kontzertu gastronomikoa. Bere ibilbidean, hainbat kontzertu berezi eman izan ditu; eskualdean, gehienbat. 

Elkarrizketa (2022-12-3, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • “Tuba Jaialdiaren helburua da, tuba plazara ateratzeaz gain, ospatzea, batetik. Eta, bestetik, tuba eta bonbardino munduko jendea juntatzea eta gure komunitatea indartzen joatea nahi dugu”.
  • “Paradoxa da kanpokoek estimatzen dutela tuba, baina gure ingurukoek, ez asko. Jaialdi edo ekitaldi bat ikusten dutenean, haientzat deskubrimendu bat izaten da”.
  • “Talde bezala, baditugu pare bat kantu estreinatzeko. Euskal musika gure komunitatera gerturatzea ere bada asmoa, eta saiatzen gara. Tubako piezak kanpoko jendeak idatzitakoak dira, eta euskal abestiak gurera moldatzea ez da erraza izaten”.