Sansebastianak 2022

Sansebastianik ez, danborrada bai

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 20a, 11:38

Batzuk kalez jantzita eta beste batzuk beren danborrada taldeetako jantziak soinean zituztela, hainbat herritar elkartu eta sansebastianetako doinuak kantatzen eta danborra jotzen ibili ziren atzo gauean Alde Zaharreko kaleetan.

San Sebastian jairik ez da izango aurten ere Azpeitian, bigarren urtez jarraian. Koronabirusaren pandemiaren eragina eta horren aurrean ezarritako neurriak tarteko, urtarrilaren 19ko helduen danborrada eta gaurko egunez egitekoa zen haurrena bertan behera uztea adostu dute udalak eta eragileek, eta bestelako festa ekitaldiak ere ez egitea erabaki du udalak.

Hala ere, eta oso bestelako formatuan, danbor hotsik ez zen falta izan atzo, San Sebastian bezperako gauean, herriko Alde Zaharreko kaleetan. Batzuk kalez jantzita eta beste batzuk beren danborrada taldeetako jantziak soinean zituztela, hainbat herritar elkartu eta sansebastianetako doinuak kantatzen eta danborra jotzen ibili ziren. Gauerdia baino lehen atera ziren kalera. Plazan geldialdia ere egin zuten, gauerdia pasatuta eta bandera igoerarik egon ez arren, San Sebastian martxa jotzeko.

Erlazionatuak

Danborrada izan zen Azpeitian

Aitor Unanue 2022 urt 20 Azpeitia