Aitor Mimenzak Donostiako Hiru Hondartzak lasterketa irabazi du

Julene Frantzesena 2021ko urr. 10a, 15:00
Aitor Mimenza gaurko probako helmugan. (Hiru Hondartzak lasterketa)

Hamar kilometroko proba 30 minutu eta 16 segundotan egin du. Ez da Donostiako proba irabazi duen lehen aldia; 2019ko edizioa ere Mimenza nagusitu zen.

Beste txapel bat etxeratu du gaur, igandea, Aitor Mimenza korrikalariak. Donostiako Hiru Hondartzak hamar kilometroko proba irabazi du, ibilbidea 30 minutu eta 16 segundotan gauzatuta. Ez da Mimenzak proba hori irabazi duen lehen aldia; izan ere, 2019ko edizioan ere lehen postuan helmugaratu zen. Gizonetan bigarren Ruben Ruzafa aizarnazabaldarra izan da (31:46) eta hirugarren Mikel Fernandez ezkiotarra (32:05).