Tausteko Uztai Txapelketa irabazi dute Xabier Iturraldek eta Javier Ezkerrok

Maialen Etxaniz 2021ko urr. 3a, 11:46

Atzo arratsaldean jokatu zuten Iturraldek eta Ezkerrok binakako uztai txapelketa, eta Bruja izeneko behiari sei uztai sartzea lortuta eta 224 puntu eskuratuta sailkatu ziren aurreneko postuan. Denboraldi ona egiten ari da errekortari azpeitiarra. 

Denboraldi ona egiten ari da Xabier Iturralde errekortari azpeitiarra. Atzo, zapatua, Uztaien Ligaren barruko beste garaipen bat eskuratuta itzuli zen etxera. Hain zuzen, Tausteko Uztai Txapelketa Nazionala irabazi zuen Iturraldek, Javier Ezkerro nafarrarekin batera. Tausteko zezen plazan jokatu zen sariketa, 17:30ean hasita, eta guztira hamabi bikote aritu ziren lehian. Iturraldek eta Ezkerrok Bruja izeneko behiari sei uztai sartzea lortuta eskuratu zuten lehen postua. Bigarren sailkatuek bi uztai sartu zizkieten behiari. Errekortari azpeitiarrak eta haren bikoteak 224 puntu eskuratzea lortu zuten atzokoan, horrela Uztaien Ligako sailkapenean aurrera eginez.

Joan zen abuztuan beste bi txapelketa bereganatu zituen Iturraldek, bata Martzillan eta bestea Escatronen