Bihar izango da Pourraren sari banaketa ekitaldia

Uztarria.eus 2021ko uzt. 22a, 08:46

19:00etan hasita izango da sari banaketa ekitaldia Dinamoa sormen gunearen atarian; han dago kokatuta Uztarriaren egoitza. Irabazleek ekitaldira joan beharko dute sariak jasotzera. Aurtengo Pourra Igor Urbietak irabazi du.

Joan zen igandean bukatu zen Frantziako Tourraren aurtengo edizioa, baita Uztarriaren Pourra ere. Dagoeneko izendatuta daude sarien irabazleak, eta horiek bihar, ostiralarekin, banatuko ditu Uztarriak. Hain zuzen ere, 19:00etan hasita izango da sari banaketa ekitaldia Soreasuko Dinamoaren (Uztarriaren egoitzaren) atarian. Irabazleek (edo horien ordezkariren batek) ekitaldira joan beharko dute sariak eskuratzera.

Lehen hiru sailkatuek diru saria jasoko dute. Pourra'2021en sari nagusia Igor Urbietarentzat izan da Semie eta Biyok taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Xabier Malo izan da, Xabier Margoak taldearekin, eta hirugarren saria Joxino Aramendirentzat izan da, Ni Neu taldearekin. Horiez gain, baina, beste hainbat lagunek ere jasoko dituzte sariak.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamabi sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.512 euro, Semie eta Biyok, Igor Urbieta.
  • 2.goak: 1.008 euro, Xabier Margoak, Xabier Malo..
  • 3.goak: 504 euro, Ni Neu, Joxino Aramendi.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Alessandro Rutta sasijakintsua, Ander Agirre.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Gloria Bike, Leire Larrañaga.
  • 25.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Garrote, Jon Albisu.
  • 33.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Aupa Rigoberto, Jon Lizaso.
  • 50.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri tabernan, Bekozkue, Haritz Segurola.
  • 69.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Bufalu, Ioritz Aginagalde.
  • 105.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Ondalde, Iñigo Salaberria.
  • 133.goak: Bi lagunentzako gosaria Zuar kafetegian, Aldako, Joxe Luix Azpiazu.
  • 180.goak: Erreka Bike-ren oparia, Errezabal, Eneritz Oiartzabal.
  • 205.goak: Ziklos Beniren oparia, Errota, Adela Hernandez eta Yolanda Etxezarreta.
  • 240.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Iturzulo, Maino Sagardogi.
  • 252.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Tigre, Aritz Iriarte.

Pourra'2021ek 252 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan. Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.230,40 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 23,80 gutxiago.