Arbiza izan da Egunean Behinen zazpigarren denboraldiko irabazlea Uztarriaren taldean

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 12a, 10:22

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Uztarriarekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du uztarria@ukt.eus e-postara.

Arbiza erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Uztarriaren taldean. Maiatzaren 3an jarri zuten martxan jokoaren zazpigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean, 2.932,78 puntu lortu ditu Arbizak. Beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. Arbizak ere irabazi zituen bosgarren eta seigarren denboraldiak Uztarriaren taldean.

Arbizaren atzetik Miel erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.726,28 punturekin, eta Kajutei, hirugarren, 2.721,27 puntu batuta. Arbiza irabazleak Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; uztarria@ukt.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta zazpigarren denboraldian 1.207 lagunek parte hartu dute Uztarriaren taldean. Aurreko denboraldiaren logika bera erabili dute oraingoan ere: hamar astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartuko dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko. Gainera, denboraldiaren amaieran, pandemiaren egoerara egokitutako finala jokatuko dute lehen sailkatuek eta zozketa bidez aukeratuatko beste hainbatek.

Hona hemen Uztarriaren taldearen sailkapena: