Egunean Behin

Arbiza izan da Uztarriaren taldeko garailea, Egunean Behinen bosgarren denboraldian

Julene Frantzesena 2020ko abe. 21a, 10:37
Uztarriaren taldeko bosgarren denboraldiko sailkapena.

Ekain sagardo botilen kaxa bat eskuratuko du garaileak. Saria jasotzeko uztarria@ukt.eus helbidera mezua idatzi beharko du Arbizak. Jokoaren bosgarren denboraldian 1.169 lagunek parte hartu dute Uztarriaren taldean.

Arbiza erabailtzailea izan da Egunean Behin sakeleko jokoaren bosgarren denboraldiko Uztarriaren taldeko irabazlea. 2.832,14 puntu batu ditu Arbizak bukatu berri den denboraldian, eta beraz, berak eskuratuko du Ekain sagardo botilen kaxa. Hark Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko: uztarria@ukt.eus helbidera mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Jokoaren bosgarren denboraldian, Uztarriaren taldean 1.169 lagunek parte hartu dute. Codesyntax enpresak garatutakoa da Egunean Behin jokoa, eta atzo bukatu zen denboraldian 63.621 lagunek parte hartu dute.