Arbizak irabazi du Egunean Behinen denboraldia, Uztarriaren taldean

Uztarria.eus 2021ko mar. 29a, 09:26

Ekain sagardo kaxa ekologikoa jasoko du irabazleak, eta Uztarriarekin harremanetan jartzeko, mezua bidali beharko du uztarria@ukt.eus e-postara.

Arbiza erabiltzailea izan da nagusi Egunean Behin jokoko Uztarriaren taldean. Otsailaren 1ean jarri zuten martxan jokoaren seigarren denboraldia, eta zortzi asteren ostean 2.272,68 puntu lortu ditu Arbiza Uztarriaren taldeko irabazleak, eta beraz, hark eskuratu du Ekain sagardo kaxa ekologikoa. Arbiza erabiltzaileak aurreko denboraldia ere irabazi zuen Uztarriaren taldean.

Saioaren atzetik Aretha Franklin erabiltzailea sailkatu da bigarren 2.215,00 puntu eskuratuta, eta Gaizka hirugarren, 2.171,84 puntu batuta. Arbiza irabazleak Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan saria eskuratzeko; uztarria@ukt.eus posta elektronikora mezua idatzi beharko du bere izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Codesyntax enpresak garatu du Egunean Behin jokoa, eta seigarren denboraldian 1.198 lagunek parte hartu dute Uztarriaren taldean. Aurreko denboraldiaren logika bera erabili dute oraingoan ere: zortzi astetatik jokalari bakoitzaren bost onenak hartu dituzte kontuan sailkapen orokorra osatzeko.

Hona hemen sailkapena: