Goenan eta Izarraizko Atea parkean jolasguneak egokitzen ari da udala

Julene Frantzesena 2021ko eka. 11a, 15:05
Izarraizko Atea parkean egokitzen ari diren eremua.

Aste honetan hasi dira Goenako zuhaitzetan abentura parkea egiten. Horrez gain, Izarraizko Atea parkeko hondargunean jolastokia egiten ari dira. Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzeko prozesuan haurrek eta gaztetxoek egindako eskaerei erantzunez ari da erekundea gune horiek egokitzen.

Goenan eta Izarraizko Atea parkean haurrentzako eta gaztetxoentzako hainbat jolasgune egokitzen ari da udala egunotan. Duela aste batzuetatik, tirolina erabilgarri da Goenan, eta aste honetan hasi dira Goenako zuhaitzetan abentura parkea egiten. Han material naturalez osatutako jolasak eta gainditu beharreko muntatuko dituzte. Horrez gain, Izarraizko Atea parkeko hondargunean jolastokia egiten ari da udala: batez ere, sareak eta zintzilikatzeko jolasak jarriko dituzte bertan.

Azpeitia 2030 Plan Estrategikoa osatzeko egindako prozesuaren barruan, herriko hainbat haurrekin eta gaztetxorekin ere bildu ziren udal ordezkariak, eta haiek egindako eskaerei erantzunez ari da udala Goenan eta Izarraizko Atean aisialdirako guneak prestatzen.