Julen Egigurenek Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatuko du

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 29a, 09:57
Julen Egiguren, profesionaletan debutatu zuen eguneko argazkian.

Azpeitiarrak 22 eta 21 irabazi dio bart Jon Erasuni Gernikan eta gaur zortzi Iruñeko Labriten izango den finalean Pello Etxeberriarekin neurtuko ditu indarrak.

Julen Egiguren pilotari azpeitiarrak Promozio mailako Buruz Buruko Txapelketaren finala jokatuko du. Bart eskuratu du Egigurenek finalerako txartela, Jon Erasuni Gernikan (Bizkaia) jokatutako finalaurrekoan 22 eta 21 irabazita. Joan den asteburuan Jon Alberdi herrikideari irabazita sailkatu zen Egiguren finalaurrekoetara.

Emaitza ezin estuagoarekin lortu zuen garaipena azpeitiarrak, markagailuan gorabahera dezente eta emozio handia izan zuen partida oso gogor batean. 15 eta 9 galtzen joan den Egiguren, baina emaitzari buelta ematea lortu zuen. Azken txanpan, partida erabakitzear zela, saketik falta ere egin zuen, baina azkenean lortu zuen 22ra iristea.

Gaur zortzi jokatuko da Promozio Mailako Buruz-Burukoaren finala, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Han, Pello Etxeberria izango du zain Egigurenek. Etxeberriak Gernikako atzoko jaialdian lortu zuen finalerako sailkapena, Iker Salaberriari irabazita.

Buruz-Burukoa Egigurenek sei hilabetean jokatuko duen bigarren finala da. Joan den abenduan, Lau eta Erdiko Txapelketaren finala jokatu eta galdu zuen aurrelari azpeitiarrak.