Agortu dira Bertanek eta udalak kaleratutako 2.000 erosketa bonuak

Julene Frantzesena 2021ko mai. 19a, 12:09
Bonuen salmenta guneko asteleheneko irudia. (Azpeitiko Udala)

Astelehenean jarri zituzten salgai eta gaur agortu dira. Azpeitia Zaindu kanpainaren barruan saldu dituzte tokiko saltokiak babesteko kaleratutako bonuak.

Agortu dira dagoeneko Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak tokiko saltokiak babesteko kaleratutako bonuak. 2.000 erosketa bonu jarri zituzten salgai astelehenean, eta hiru egunetan agortu dira guztiak. Azpeitia Zaindu kanpainaren barruan saldu dituzte 50 euroko balioa zuten bonuak –35 euro ordainduta eskura zitezkeen–, Internet bidez nahiz Enparan kaleko bulegoan.