'Mountain' eta mendia, Pasabanen arabera

Aitziber Arzallus 2021ko api. 15a, 10:24

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, G-Naturaldia egitasmoaren barruko jardunaldia izan zen atzo Azpeitian. Naturari lotutako filmak eskaini ohi ditu G-Naturaldiak, eta, bereziki, pertsonek naturarekin duten harremana islatzen dutenak. Soreasu antzokira bertaratu zirenek, Mountain dokumentala ikusteko aukera izan zuten, eta horren ostean, baita Edurne Pasaban mendigoizalearen hausnarketak entzutekoa ere. Filmaz eta berak mendiarekin duen harremanaz hitz egin zuen tolosarrak.

Apirilaren 21ean Dehesa izango da ikusgai, 19:00etatik aurrera, Soreasun. Aurrez gonbidapenak hartu behar dira, Kulturazen webgunean.

(Argazkiak: Alberto Beloki - Kulturaz)