Irurenako sutea eragina izaten ari da inguruko erreka eta ibaietan

Ihintza Elustondo 2021ko ots. 27a, 12:31

Irurena enpresako sutearen ondorioz, Errezil errekan eta Urola ibaian barrena aparra hedatu da.

Irurena enpresan sua piztu zen atzo. Bernizak ekoizten dituzte lantegian, eta kalte material handiak eragin ditu suak: lehengaiak eta fabrikatutako hainbat material kiskali dira. Horiez gain, lantokiaren inguruko erreka eta ibaietan ere nabari daitezke kalteak: izan ere, Errezil errekan eta Urola ibaian barrena aparra hedatu da. Hona hemen apar hori ikus daitekeen irudi batzuk; Zestoara ere iritsi da dagoeneko.

Azpeitiko Udalak azaldu duenez, Urola ibaiaren hiru gunetan laginak hartu dituzte adituek, eta horiek ikertzen ari dira, aparrak duen kutsadura maila neurtzeko.