Sansebastianak 2021

'Amamaren danborra' dokumentalaren beste bi emanaldi izango dira asteburuan Soreasun

Mailo Oiarzabal 2021ko urt. 21a, 10:29

Zapatuan eta igandean emango dute, bi egunetan 19:00etan hasita. Azpeitiko danborradan lehen emakumeak danborjole irten zireneko 40. urteurrenaren harira egin dute filma.

Amamaren danborra da asteburu honetan Soreasu antzokian ikusi ahal izango den filma. Asteartean, San Sebastian bezperan, estreinatu zuten Azpeitiko danborradan emakumeak danborjole irten zireneko 40. urteurrenaren harira egindako dokumentala; Paola Motok zuzendu du, Alaitz Olaizola da gidoilaria, eta Azpeitiko Udalaren enkarguz egin dute lana.

Estreinaldiaren ondoren, beste bost emanaldi prestatu dituzte Soreasun. Horietako hiru atzo egin zituzten, eta gelditzen diren biak asteburuan izango dira. Zapatuan eta igandean, bietan 19:00etan hasita, izango da Amamaren danborra Soreasun ikusteko aukera.

Orain artekoak bezala, doakoak izango dira asteburuko saioak ere, baina gonbidapena eskuratu behar da aurrez, esteka honetan.