'Satiro' lanak harrera bikaina izan du beste behin

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 14a, 16:12
Xanti Agirrezabala 'Satiro' lanean, joan zen igandean. (Kulturaz kooperatiba)

Emanaldirako sarrera guztiak agortuta ziren iganderako, eta ikus-entzuleek gogotik gozatu zuten Xanti Agirrezabalak joan zen urteko Euskal Antzerki Topaketetako Sortzaile Berrien Zikloaren barruan estreinatu zuen obraz.

Xanti Agirrezabalak Satiro lana taularatu zuen joan zen igandean, Soreasu antzokian. Emanaldirako sarrera guztiak agortuta ziren eguna iristerako, eta ikus-entzuleek gogotik gozatu zuten azpeitiarrak joan zen urteko Euskal Antzerki Topaketetako Sortzaile Berrien Zikloaren barruan estreinatu zuen obraz. Estreinatu soilik ez, gainera; Satiro lanak irabazi zuen XXXVII. edizioko ikusleen saria.

Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Azpeitiko Udalak banatzen dituzten Sorkuntza Beketako bat jaso zuen Agirrezabalak iaz, Satiro lanaren sormen prozesua gauzatzeko; Matxalen de Pedro, Ione de la Cruz eta Ane Arenas izan zituen bidelagun.

Honako lotura honetan irakur daiteke Satiro antzezlanaren inguruan Xanti Agirrezabalari egindako elkarrizketa. Honako lotura honetan, berriz, igandeko emanaldiko irudiak.