Xanti Agirrezabalaren 'Satiro' lanak irabazi du aurtengo Antzerki Topaketetako ikusleen saria

'Satiro' obraren irudi bat.

Bihar, Santo Tomas egunez jasoko du 600 euroko diru saria, 12:00etan, udaletxean. Ikusleek boto bidez antzerki obren inguruko iritzia emateko aukera izaten dute topaketetan, eta ikusleen boto gehien azpeitiarrak aurkeztutako antzezlanak jaso ditu. Azaroaren 7an estreinatu zuen obra, Sortzaile Berrien Zikloaren barruan.

Xanti Agirrezabalaran Satiro lanak irabazi du XXXVII. Euskal Antzerki Topaketetako ikusleen saria, eta bihar, Santo Tomas egunez jasoko du 600 euroko diru saria, 12:00etan, udaletxean. Ikusleek boto bidez antzerki obren inguruko iritzia emateko aukera izaten dute topaketetan, eta ikusleen boto gehien azpeitiarrak aurkeztutako antzezlanak jaso ditu.

Azaroaren 7an eskaini zuen Agirrezabalak Satiro lana Dinamoa sormen gunean, Sortzaile Berrien Zikloaren barruan. Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Azpeitiko Udalak banatzen dituzten Sorkuntza Beketako bat jaso du aurten Agirrezabalak Satiro lanaren sormen prozesua gauzatzeko; Matxalen de Pedro, Ione de la Cruz eta Ane Arenas izan ditu hark bidelagun.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide