Lertxundi eta Arrarats solasean, Dinamoan

Uztarria.eus | Kultura
2020ko urt. 31a, 09:00

Anjel Lertxundi idazlea eta Irene Arrarats itzultzailea Dinamoa sormen gunean izan ziren asteazkenean solasean. Itzulpenak bizi gaitu izenburupean jardun zuten.

Hitzaren Eskolaren barruan antolatutako ekitaldi irekia zen asteazkenekoa. Besteak beste, hizkuntzaz, literaturaz eta itzulpenez aritu ziren solasean Lertxundi eta Arrarats.

Asteazkenekoa ez zen izan Hitzaren Eskolaren barruan antolatutako saio ireki bakarra. Iñigo Astiz idazle iruindarrak eta Mikel Aierbe idazle azpeitiarrak poesia errezitaldi berezia eskaini zuten joan zen urrian Hitzaren Eskolaren ekitaldi ireki batean. Harkaitz Canok eta Antton Olariagak, berriz, Hitzalak solasaldia eskaini zuten. Hitzaren eta irudiaren arteko harremanaz mintzatu ziren orduko hartan. Miren Gaztañaga antzerkigileak eta Maider Oleaga zinemagilea, berriz, Inork ez zekin igaro gabe saioa eskaini zuten Hitzaren Eskolaren barruan.

(Argazkia: Nora Alberdi)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu