Astiz eta Aierbe, poesia eta performancea

Uztarria.eus 2019ko urr. 3a, 12:48

Poesia errezitaldi berezia eskaini zuten atzo Iñigo Astiz idazle iruindarrak eta Mikel Aierbe idazle azpeitiarrak, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. 45 bat lagun izan ziren Hogeita bat, mendeko emanaldi poetikoa izenburupean eskaini zuten saioan. Astizek berak idatzitako Analfabetoak liburuko azken poema errezitatu zuen, eta Aierbe lagun izan zuen eszenan; izan ere, hark performance batekin lagundu zuen Astizen jarduna. 21. mendea izan zuten emanaldiko gaia, eta Ikeako altzari bat, Coca-Cola potoak nahiz ontzi puzgarri bat erabili zituzten iruditeria osatzeko. Emanaldia Hitzaren Eskolaren barruan antolatu du Dinamoak.