Haurren danborradak festaz bete ditu berriro kaleak

Uztarria.eus | Festak
2020ko urt. 20a, 15:16

Atzo helduek egin bezala, gaur haurrek bete dituzte herriko kaleak, sansebastianetako bigarren danborrada handiarekin. Urtero legez, jendetza elkartu da ibilbide osoan zehar, Juan Antxieta musika eskolak, Karmelo Etxegaraikoen Bizkainoen Tertzioak, Itsasik, Iraurgikoen Ezpatadunek, Ikasberrikoen Sukaldariek, Karmelo Etxegaraikoen Napoleoi Gorriek, Iraurgikoen Zumalakarregik, Ikasberrikoen Soldaduek, Iraurgikoen Mikeleteek eta Karmelo Etxegaraikoen Napoleoi Urdinek eskaini duten ikuskizuna jarraitzeko eta txalotzeko.

Itsasikoek ireki dute aurten desfilea eta talde bereko umeak izan dira Aitor Expositok egindako karrozan joan direnak; Izan zirelako gara leloa irakur zitekeen Expositok baserriko bizimodua inspirazio hartuta osatu duen karrozan.

Talde denak plazan elkartu eta San Sebastian Martxa eta Soreasuko Sebastian piezak jo ondoren, omenaldiaren unea iritsi da. Udaletxeko areto nagusian, adinekoen aisia dinamizatzen aritzen den hainbat herritar batu da, udalaren omenaldia jasotzeko. Esker oneko hitzak izan ditu Nagore Alkorta alkateak Nagusilan eta Pastoraltza taldeetako kideentzat, eta ondoren oroigarriak banatu dituzte omenduen artean Alkortak berak eta zinegotziek.

Azken txanpara

Haurrenn danborrada ondo ospatuta, aurtengo San Sebastian festak azken txanpara bidean dira. Sokamuturra, haurrentzako tailerrak eta bandera jaistea dira gauerdia bitartean jai egitarauak eskainiko dituen hitzorduak. Hemen, ordutegiak:

  • 16:30. Sokamuturra.
  • 17:00-20:00. Haurrei zuzendutako birziklapenari buruzko tailerrak, Azoka Plazan.
  • 23:15. Bandera jaitsierako danborrada, Bustinzuriko Errebaletik hasita.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu