Hotzik ez, danbor zalapartaren berotasunean

Uztarria.eus | Festak
2020ko urt. 20a, 02:13

Hotz eginagatik, giro mundiala nagusitu da 2020ko San Sebastian bezperako helduen danborradan. Inozko jendetsuena izan da aurtengo festa; izan ere, hiru talde berrirekin, guztira 30 taldek parte hartu dute danborradan. Hori dela eta, ohi baino lehenago hasi da desfilea, 22:00etan, eta nahikoa denbora izan dute danbor-jotzaileek 00:00etarako plazara iristeko. Eta jende askok zalantza bazuen ere, denak ederki kabitu dira plazan.

Gainera, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Erlo Telebistak zuzenean eman dute danborrada. 23:30etik hasita, saio berezia izan da Ignacio Arakistain eta Mireia Galarzaren eskutik, eta hainbat gonbidatuk ere parte hartu dute emanaldian. Besteak beste, parte hartu dute biharko umeen danborradan udalaren omenaldia jasoko duten Rosa Mari Alberdi, Loli Zurutuza eta Maite Gonzalo boluntarioek, Jose Anjel Arruti danborgileak, Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola Festa batzordeburuak nahiz Pedro Illarramendi eta Nagore Illarramendi danbor-jotzaileek.

Hona hemen danborradan hartutako irudiak:

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea eta Uztarria)

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Spirit82 | 2020-01-21 : 11:05

Urtero bezela MUNDIALAK San Sebastianak. Aurten gainea emakumezko alkate bat aurreneko aldiz!!! Hiru talde berri eta denak 12tarako plazan egotea lortu zuten. Bestalde esan behar, urte gutxitan gertatzen den modura, aurten Harkaitza izan da oker ez banago, 30 urtetik gorako kantinera eta abanderada zituztela bertan parte hartzen. Oso ondo iruitzen zaidala. Gutxieneko edadea 20 urte izan behar luke, eta 20tik gora baldin bada hobe.
Orain 2021eko San Sebastianak iritxi zai!!!

xapue | 2020-01-21 : 12:19

Hausnarketa bat:

Udaletxeko balkoian abanderatu ia denak emakumeak bat izan ezik... parekidetasuna non?

JesperSkibby | 2020-01-21 : 13:35

Spirit82-rekin ados, kantineren estereotipo horretatik aldentzeko garaia badela uste dut.
Eta beste hausnarketa bat: helduen danborradan zer dela eta hainbeste haur parte hartzen? Batzuk oso txikiak, ez da ordua eta festa modua ume batentzat. Nahiz eta titularrean “hotzik ez” dion, ikusi nituen bat baino gehiago hotzak eta nekatuta.
Eta beste hainbeste sokamuturrean. Beldurra ematen du plazako kioskoan umeak egoten diren bezala ikusteak. Ez da ez lekua, ez garaia, ez festa modua umeentzat.

Spirit82 | 2020-01-22 : 16:31

xapuekin ados, parekidetasun falta. Alkatea emakumea dugunez ea datorren urtera begira zerbait egiten den. Emakumezkoak danborra jotzen irten arteko onik ez, eta orain banderadun eta kantinerak, bat izan ezik, beste guztiak emakumezkoak???

JesperSkibby, arrazoia, gero eta haur gehiago ikusten dira helduen tanborradan partaide. Eta hotza ia urtero, partxeak jarri eta listo delakoan, azkenean umea hotzez neka neka eginda. Izenak esaten duen bezala, HELDUEN TANBORRADA.

xapue | 2020-01-23 : 13:49

Nik ustet hori falta dala Azpeitiko danborradan erabateko parekidetasune lortzeko. Bestetik, umeen gai horretan, gurasoen erantzukizuna dela esango nuke kondiziyo oyetan ateatzina edo ez eta bestela Udalak hartuberko lituzte neurri batzuk aurtengue berriz ez gertatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu