Herritarrak irudietako protagonista, Argazki Astean

Uztarria.eus | Kultura
2019ko aza. 8a, 18:23

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Astearen barruan, herritarrek hartu dituzte kaleak egunotan. Hain zuzen ere, Kale Estudio Herrikoia egin zuten atzo, osteguna, pintxo poteoaren unea aprobetxatuta. Berez, kioskoan ziren argazkiak egitekoak, baina eguraldi txarra zela eta, udaletxeko arkupeetan jarri zuten estudioa. Herritar ugari ziren hara, eta Argazki Elkarteko kideek argazkiak atera zizkieten.

Gaur, berriz, Ofizioak-Afizioak erakusketa jarri dute Argazki Elkarteko kideek plazako arkupeetako zutabeetan. Zintzilikatu dituzten argazkietan hainbat ofiziotako herriko 30 langile ageri dira: besteak beste, arrandegiko langilea, zerbitzaria, udaltzaina, sukaldaria...

Pepe Gilen liburua, agortuta

Pepe Gil argazkilariaren artxiboko irudiekin osatutako liburua aurkeztu zuten azaroaren 2an, eta sekulako arrakasta izan du lan horrek. Izan ere, mila ale kaleratu zituzten, eta Argazki Elkarteko kideek jakinarazi dutenez, dagoeneko agortu dira guztiak.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu