Argazki Astea egingo du Azpeitiko Argazki Elkarteak, taldearen 35. urteurrena ospatzeko

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 15:19
AAEko zenbait kide, artxiboko irudi batean.

Urriaren 28tik azaroaren 10a bitartean hainbat ekintza egingo dituzte herrian. Besteak beste, Euskal Herriko argazki topaketak, Pepe Gil argazkilariaren omenezko aitortza ekitaldia, argazki proiekzioak eta erakusketak prestatu dituzte egun horietarako. 

Azpeitiko Argazki Elkarteak 35 urte bete ditu aurten, eta hori ospatzeko Argazki Astea egingo du urriaren 28tik 9ra bitartean. Egun hoietan, herri barruan hainbat ekintza egingo ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak, hala nola Euskal Herriko argazki topaketak eta Pepe Gil argazkilariaren omenezko aitortza ekitaldia. Gainera, azpeitiarraren irudi sorta batekin –550 argazkirekin– osatutako liburu bat argitaratuko du Azpeitiko Argazki Elkarteak. Horrez gain, hainbat proiekzio eskainiko dituzte herriko zenbait eragilerekin elkarlanean. 

Hona hemen Argazki Asteko egitaraua osorik:

Urriaren 28tik azaroaren 10era:

Sanagustin kulturgunean eta Foru ibilbideko aretoetan Pepe Gil argazkilariaren bildumak izango dira ikusgai. Herriko dendetan, AAEko kideek 2017an egindako Lan Berezia ere zintzilikatuko dute.

Azaroak 2, larunbata:

12:30ean, Pepe Gil argazkilaren ibilbideari aitortza omenaldia Sanagustin Kulturgunean. Liburuaren aurkezpena, argazki proiekzioa, liburuaren salmenta.

Azaroak 3, igandea:

Lagun Onak mendi bazkunak eta argazki elkarteak elkarlanean antolatuta, XXX. Udazkeneko eta XXIV. Mendiko Argazki Rallya.

Azaroak 4, astelehena:

18:30ean, Lurdes R. Basoli argazkilariaren ibilbidearen inguruko jardunaldia, Dinamoa sormen gunean. Sarrera doakoa izango da.

Azaroak 5, asteartea:

15:45ean, Helduentzako proiekzioa. Pepe Gil artxiboaren proiekzioa Eguneko zentroan.
19:30ean, Joana Biarnes, una entre todos dokumentala eta Life pelikularen proiekzioa Dinamoan. Sarrera doan izango da.

Azaroak 6, asteazkena:

Pepe Gil argazkilariaren artxiboaren proiekzioa, 11:30ean San Martin egoitzan eta 16:30ean, Baigeran.

Azaroak 7, osteguna:

Pintxo poteoaren unea aprobetxatuta, Kale Estudio Herrikoia plazako kioskoan, Azpeitiko tuba taldeak edo musika talde batek girotua.

Azaroak 8, ostirala:

09:00etan, ikasleen argazki lehiaketan parte hartu duten 500 haurren –11, 12 eta 13 urte artekoak– argazki erakusketa eta sari banaketa.

16:00etan, Ofizioak-Afizioak erakusketa jarriko dute Argazki Elkarteko kideek plazako arkupeetako zutabeetan. Denboraldi baterako erakusketa proiektua izango da, eta zintzilikatuko dituzten argazkietan herriko ofizio ezberdineta 30 langileren argazkiak zintzilikatuko dituzte.

Azaroak 9, larunbata:

  • Euskal Herriko argazki elkarteen topaketak

09:30ean, harrera eta gosaria Sanagustin kulturgunean.
10:30ean, Dario Cuesta argazkilariaren hitzaldia, Sanagustinen.
12:00etan, bisita gidatuak Soreasu antzokira, Bakardadearen Kaperara eta Alde Zaharreko Garbitokira.
13:30ean, denboraldi baterako erakusketa proiektua plazan.
14:30ean, argazki topaketen barruko bazkaria, Azoka Plazako Elikagunean.

Egitaraua osorik PDF formatuan, hemen