Oñatzen ere piztu dute San Juan sua

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 12:59

Urrestillan eta Azpeitiko plazan ez ezik, Oñatz auzoan ere piztu zuten atzo San Juan sua. Asteburua festa giroan igaro dute auzo horretako bizilagunek, eta jaiei bukaera emateko, ohiko moduan, sua piztu zuten gurutzearen ondoan. Arratsalde partean, berriz, hainbat jolas egin zituzten gaztetxoenek.

Hona hemen, atzoko irudi batzuk: