San Juan suaren bueltan, dantzan

Uztarria.eus 2019ko eka. 24a, 11:54

San Juan bezperan ohikoa denez, plazan sua eta dantzak izan ziren protagonista atzokoan. Itsasi euskal kultur taldeko dantzariek hainbat dantza eskaini zituzten 22:00etan hasita, suaren bueltan. Herritarrak ere batu ziren dantzara, besteak beste, Polka doinuarekin hasi ziren dantzan horiek. Ondoren, usadioari jarraituz, hainbat kartoi eta paper bota zituzten gaztetxoenek sutara.

Hona hemen, atzo gaueko irudi batzuk: