San Juan sua pizteko zain dira dagoeneko Oñatzen

Uztarria.eus 2019ko eka. 23a, 18:56

San Juan festak ari dira ospatzen atzo eta gaur Oñatz auzoan, eta dagoeneko jaiak iritsi dira azken txanpara. Gaur goizean herri kirol erakustaldia herri kirol erakustaldia izan da: harri jasotzen aritu dira Joseba Ostolaza eta haren alaba Udane, eta aizkoran Julen Alberdi Txikia IV.a eta Jokin Alkizalete. Ondoren, trikitilariak aritu dira giroa alaitzen. Festen azken txanpan, auzotarrak iluntzean San Juan sua pizteko zain dira dagoeneko.

Hona hemen, gaur eguerdiko irudi batzuk: