Sanjuanetan murgildu dira Oñatz auzoan ere

Uztarria.eus 2019ko eka. 22a, 15:38

Urrestillako San Juanak dira, behar bada, Azpeitian entzutetsuenak, baina Oñatz auzoan ere ospatzen dituzte festa horiek. Gaur, zapatua, hasi dituzte festetako ekintzak mezarekin, eta ondoren, trikitilariak aritu dira giroa alaitzen. Iluntzean, berriz, auzo afaria egingo dute. Bihar segituko dute festekin; hain zuzen ere, herri kirol erakustaldia eta trikitilarien emanaldia izango dira. Gauean, berriz, San Juan sua egingo dute Oñatzen, ohiturari jarraituz.

Hona hemen, gaur goiz eta eguerdiko irudi batzuk: