Euskaraldia

Euskaraldiaren 11 ertzak Azpeitian

Uztarria.eus 2018ko abe. 4a, 14:16

Euskaraldiari lotuta, elkarrizketa sorta berezia egin du Uztarria.eus-ek ariketa sozialak iraun duen 11 egunetan. Hainbat eremutako herritarrak elkarrizketatu ditu komunikazio taldeak. Besteak beste, administrazio publikoan lan egiten duen pertsona bat, unibertsitateko ikasle bat, ikerlari bat, musikari bat, euskara ikasten ari den herritar bat, sare sozialetako erabiltzaile bat, guraso bat eta familia erdalduneko pertsona bat izan dira Euskaraldiaren 11 ertzak serieko protagonistak.

Hona hemen Euskaraldiaren 11 ertzak seriearen barruko protagonisten elkarrizketak:

Iñaki Bastida, Egurra ta Kitto musika taldeko bateria-jotzailea.

Maite Aramendi Ibaieta, Donostiako Udaleko teknikari juridikoa.

Iban Amenabar, zientzialaria.

Carlos Paredes, guraso erdaldunen semea.

Erika Olaizola, aktorea.

Iñigo Soraluze, ikus-entzunezko graduko ikaslea.

Maria Luisa Cantos, inguru euskalduna duen erdal hiztuna.

Eneritz Aranburu, seme-alabarentzat pediatra euskalduna eskatu duen gurasoa. 

Miren Alcedo, Azpeitiko Epaitegiko langilea.

Leire Rezabal, lagun kuadrilla elebiduna duen euskalduna.

Gorka Agirre, Zangozako ikastolako irakaslea.

Euskaraldia Azpeitian

Bestalde, Euskaraldiaren bueltan egindako albisteak, argazki bildumak, erreportajeak, bideoak eta bestelako edukiak Euskaraldia izeneko kanalean jaso ditu Uztarria.eus-ek. Bertan aurkituko duzue Euskaraldiak Azpeitian izan duen ibilbidearen berri.